Zer da Dardara?
Unai: Proiektuaren ideia da soinu sistema sortzea eta hasi gara pixkanaka-pixkanaka. Momentuz DJ moduan aritzen gara eta soinu ekipoa eraikitzen ari gara, bozgorailu guztiak erosteko asmoarekin. Luzerako proiektua da eta orain dirua lortzen ari gara apurka-apurka.
Nola sortu zen ideia?
Oier: Gehienbat, Aiaraldeko Soinu Sistema ikusten, eta beste soinu sistemak ezagutu ostean.
Unai: Pixkanaka sartu ginen mundu honetan, mota honetako kontzertuetara joaten ginen gero eta gehiago. Iaz atera zen ideia gure soinu sistema sortzeko eta badoa forma hartzen aurten.
Soinu sistemen kultura ezagutzen ez duenari, nola azalduko zeniokete? Eta zergatik da konplexua soinu sistema propioa eraikitzea?
Unai: Soinu sistema kontzeptua Jamaikan sortu zen aspaldi, 1950ean edo. Bada soinu baxuen kultura bat eta gauza ugari komunikatzeko baliatzen da. Estilo asko daude eta gu orain fase zailenean gaude: dorreak sortzea. Dorre bakoitzak hainbat kutxa ditu, bozgorailuekin, lau zehazki. Kanpoko egiturak badauka bere kostua, egurrezkoa delako, eta barrukoak are gehiago.
Aspaldi sortu zen mugimendu hori, baina Aiaraldean azken hamarkadan hartu du indarra.
Unai: Guretzat hurbilena da Aiaradeko Soinu Sistema da, tokikoak dira eta batzuk ezagutzen ditugu.
Oier: Euskal Herrian eta Bilbon ere ezagutzen ditugu beste batzuk.
Unai: Azken hamarkadan badirudi gorakada egon dela Euskal Herrian, jende askok egiten du eta entzuten du eta animatzen da proiektuak sortzen.
Zergatik da soinu sistemaren kultura ezberdina zuentzat?
Oier: Galdera zaila da. Nik uste dut, alde batetik, bozgorailuen dorrea ez dela ohikoa eta bereizgarria dela musika estilo honetan. Musika egiteko modu kolektiboagoa ere bada.
Zer musika mota jartzen duzue zuek?
Unai: Soinu sistemaren barruan entzun daiteke reggaea, eta horren barruan badaude musika mota gehiago: ska...
Oier: Dub.
Unai: Horien nahasketak ere. Guk estilo guztiak jorratzen ditugu: root, dub, step...
Oier: Gaurko emanaldian gehienbat Euskal Herriko reggae musika eskainiko dugu. Dub, root apur bat, Skabidean bezalako taldeak, nahiz eta soinu sistematik aldentzen den.