Tren batek matxura izan du Ollarganen, Bilbotik Urduñarako bidea egiten ari zela. Ondorioz, atzerapen nabariak jasan ditu garraio zerbitzuak egunaren lehen orduetan.
Errail bakarra dagoenez erabilgarri Ollarganen, tren zerbitzuak atzerapen nabarmenak izan ditu goizeko lehen orduetan
Renfeko bulegoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, errail bakarra dago erabilgarri Ollarganen, trena baztertzea lortu artean: "Atzo tren bat geratu zen Ollarganen, eta errail bat blokeatuta dago". Hargatik, ordutegi moldaketak egin beharko dituzte datozen orduetan.
Zehazki, 5 dira gaurko egunean zehar (uztailak 22) bertan behera geratuko diren zerbitzuak:
- 14:35 Bilbo-Urduña
- 15:31 Urduña-Bilbo
- 19:47 Bilbo-Urduña
- 18:41 Urduña-Bilbo
- 20:15 Bilbo-Laudio
- 20:54 Laudio-Bilbo