ARGAZKI KRONIKA

435 txakur ari dira lehiatzen Euskadiko Sextuple Agility txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 19a, 12:39

Asteartetik bihar arte luzatuko da Euskadiko Agility txapelketa. Euskal Herriko zein atzerriko klub ugari ari dira parte hartzen.

Okondoko futbol zelaia Agility txapelketarako joko zelai bilakatu da azken egunetan. Hain zuzen, bertan ari dira jokatzen Euskadiko Agility txapelketa. Hirugarren aldia da Aiaraldean antolatzen dutena. Azken bi edizioak Okondon egin diren arren, aurrez Urduñan ere burutu zen ekimena, Arbietoko zelaian hain zuzen.

Azken bi edizioak Okondon egin diren arren, aurrez Urduñan ere burutu zen ekimena, Arbietoko zelaian hain zuzen

Pandemiaren aurretik bezala, Okondo udalerria hautatu du federazioak egitasmoa gauzatzeko. Bihar arte arituko dira lehiatzen, 8:30etik hasita, eguerdira arte. "8:00etan errekonozimendua egiten dute, eta jarraian hasten da lehiaketa ofiziala", adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari antolatzaileek.

Etenaldiak egiten dituzte txanden artean, errekonozimendua, beroketa eta lehiaketa uztartzeko. Edozelan ere, txapelketa ikusgarria da partaide, zale eta inguruko herritarrentzat; abiada bizian osatzen baitute zirkuitua txakurrek, jabeen gida lanei esker.

Txapelketa ikusgarria da partaide, zale eta inguruko herritarrentzat; abiada bizian osatzen baitute zirkuitua txakurrek, jabeen gida lanei esker

Guztira, 4 pista prestatu dituzte Okondoko kirolgunean, futbol zelaian guztiak. Alabaina, autokarabana zein kanpin-dendekin beste 4 gune egokitu dituzte, klub desberdinek bertan geratzeko aukera izan dezaten.

Okondo Begira eragileak, aldiz, txosna jarri du ekimenak dirauen bitartean, jateko eta edateko eskaintza bermatzeko.

Hala, karpan lagunak zein maskotak giro ederrean ari dira igarotzen astea Okondon, Euskadiko Sextuple Agility txapelketa medio. Informazio gehiago ekimaren sare sozialetan topa liteke.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide