Renfeko lau hilabeteko doako abonuak bihartik aurrera eskuratu daitezke

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 23a, 16:00

Doakoa izan arren, 16 aldiz erabili behar da abonua lau hilabeteetan, fidantza itzultzeko.

Neurri horrekin prezioen gorakadari aurre egin ez ezik, Espainiako Gobernuak garraio publikoa ere sustatu nahi du.

Bihartik aurrera eta abenduaren 31ra arte tartea egongo da Renfeko aldiriko eta distantzia ertaineko zerbitzuen doako abonuak lortzeko. "Ukrainako gerrak eragindako prezioen gorakadari aurre egiteko neurria da" , azaldu du Renfek berak ohar batean.

Aldi berean, Gobernuaren asmoa da bultzada ematea garraio publikoaren erabilerari, ibilgailu pribatua baliatu ez dezaten herritarrek, energia menpekotasuna murriztuta.

Nola lortu abonua?

Enpresa publikoak jakinarazi du bi modu daudela lau hilabeteko abonuak edukitzeko. Alde batetik Internet bidez, webgune honetan erregistratuta edo Renfeko App bat erabilita -antza, jadanik 300.000 lagunek egin dute jadanik estatu osoan-. Eta, bestetik salmenta makinetan eta bulegoetan, NAN aurkeztuta. Zalantzak egonez gero, 91 919 15 67 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.

Abonua, printzipioz, doakoa da, baina aldiriko txartela izateko 10 euroko fidantza ordaindu beharko da. Distantzia ertaineko abonuen kasuan, 20 eurokoa izango da kopurua. Neurria indarrean dagoen lau hilabeteetan ez bada gutxienez hamasei aldiz erabiltzen txartela, diru hori ez dute itzuliko. Aldiz, kopuru horretara helduta, dirua automatikoki bueltatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide