AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturteko lehenengo zenbakia

Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 07:00

Udako jaien argazki erreportaje zabala dakar agerkariak. / Aiaraldea.eus

Ikasturte berriarekin batera, kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 166. zenbakia. Aurtengo uda markatu duten herri eta auzoetako jaien itzulera da hamabostekariko gai nagusia, baina bestelako eduki ere lantzen ditu agerkariak.

Kalean dago ikasturteko lehenengo Aiaraldea Hemen hamabostekaria, 166. zenbakia, hain zuzen ere. Aiaraldeko herri eta auzoetako jaien itzulera izan da uda honetako protagonista nagusia, eta horrela islatu dugu azalean, bai eta irakurleak agerkariko orrien artean aurkituko duen argazki erreportaje zabalean ere.

Baina ikasturteko lehenengo hamabostekari honek bestelako edukiak lantzen ditu ere; hala nola, 1922an Gorbeia mendi-inguruneak jaso zuen Parke Nazional izendapenaren inguruko erreportajea, Jesus Mari Garaio soziologoak idatzitakoa. 

Urduñako Eskolako jolastokia hizpide

Urduñako Herri Eskolako jolastokiak bizi duen eraldaketa prozesua ezagutzeko parada ere hartu dugu azken zenbaki honetan. Ivan Tellaetxe da proiektuaren sustatzaileetako bat, eta berak aletu dizkigu jolastokiaren eraldaketaren nondik norakoak. Izan ere, permakultura izan dute prozesu guztiaren oinarri.

Elkarrizketak

Elkarrizketa ugari ere jasotzen ditu argitalpenak. Orain arte Laudioko Musika Bandako zuzendaria izandako Pedro Ignacio Adrian Gonazalezek batuta uzteko erabakiaren arrazoiak azaldu dizkigu. Bestalde, Idoia Sojok bere lehenengo liburua aurkeztu digu. Azkenik, Susana Verdek Hockey Mundialean bizitako esperientzia kontatu du.

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide