UDARIKLIK

Aiaraldeko Udako Argazki lehiaketan parte hartzeko azken txanpa!

Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 10:00

Aurten jasotako argazki bat.

Irailaren 22an, igandean, amaituko da epea Aiaraldea Komunikabideak antolatutako udako argazki lehiaketara lanak bidaltzeko. Hurrengo egunean irekiko da bozketa fasea eta erabiltzaileek erabakiko dute nortzuk izango diren sarien irabazleak.

Igandean agortuko da epea Aiaraldeko udako argazki lehiaketan parte hartzeko. Izan ere, hurrengo egunean eta irailaren 29ra bitartean bozketa faseari ekingo zaio. Une horretan erabiltzaileek izango dute berriro hitza eta euren esku egongo da erabakitzea nork irabaziko dituen Laudioko Fabrik tabernan 2 lagunentzako afaria, eta Ondarruko Arrigorri aterpetxean 2 lagunentzako gaua eta gosaria.

Bide anitzak daude lanak bidaltzeko. Zuzenena, zalantzarik gabe, norberak egitea da, hemen, baina badaude bestelakoak; Instagram eta Twitter sare sozialen bidez @aiaraldea eta #udariklik aipatu daitezke argazkiaren argitalpenarekin batera. Beste aukera bat da Whatsapp eta Telegram aplikazioak erabilita bidaltzea lana 688 84 81 52 telefono zenbakira. Azkenik, erredakzioa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko parada ere badago.

Irudia ez ezik, euskarazko esaldia ere gehitu behar da eta nahi beste argazki bidali daitezke. Halaber, zehaztu beharra dago lanak 'Aiaraldea' edo 'Mundua' kategorien barruan dauden.

Aurtengo edizioan naturak eta paisaiek izan dute protagonismo berezia, baina oraindik badago denbora joera hori aldatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide