Hiltegiaren proiektuak erakundeen babesa izango duela uste du SOS Baserriak plataformak

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 15a, 15:57

SOS Baserriak uste du erakunde publikoen laguntza lor dezakeela hiltegi berria irekitzeko. / Aiaraldea.eus

SOS Baserriak plataformako bozeramaileak ukatu du Vocento taldeak argitaratutako informazioa eta azaldu du pasa den astean Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian jarrera aldaketa positiboa sumatu zutela alderdien artean. 

Jose Antonio Gorbea SOS Baserriak plataformako kideak harridura azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari Vocento taldeak argitaratutako informazioaren harira. Izan ere, komunikazio talde horrek albistea zabaldu du adierazteko eskualdeko proiektuak ez duela babes politiko nahikorik.

Berez, Gorbearen adierazpen horiek pasa den astean Eusko Legebiltzarreko Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Saileko Batzordean egindako agerralditik atera ditu Vocentok. Baina, babes politiko falta salatu bazuen ere, Gorbeak iritzi positiboarekin amaitu zuen batzordean: "Uste dugu proiektuak edozein egitasmo pribatuk jaso dezakeen dirulaguntza guztiak lor ditzakela. Ez gehiago, ekimen pribatua baita, baina bai ahal duen guztia, babes politikoa egon daiteke eta".

Gorbeak azpimarratu du plataformak lan egin duela bere proiektua ez politizatzeko, eta espero dutela adostasuna sortzea alderdien artean. "Hiltegia ez ezik, haragia zatitzeko gela ere aurreikusi du proiektuak eta hori ezinbesteko tresna da eraldaketarako eta eskualdeko ekoizleentzat", aipatu du Gorbeak, iniziatibaren garrantzia nabarmentzeko.

Berez, maiatzan egin zuten publiko proiektua: 1,5 milioi euro balioko duen hiltegia eta 8 eta 10 lagunei lana emango diena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide