Arabako Metalgintzaren greba Laudion eta Amurrion islatuko da piketeen bidez irailaren 21ean eta 22an

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 16a, 07:30

Aurreko greba egunetan Tubos Reunidosen egindako argazkia. / Aiaraldea.eus

Hiru eguneko greba deitu dute ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek irailaren 21ean, 22an eta 23an, hitzarmen duinaren alde.

Metalgintzako sektoreak ikasturte berria abiatu du aurrekoa amaitu zuen bezala, lan hitzarmen kolektiboaren aldeko mobilizazioekin. Izan ere, maiatzan hiru greba egun egin ostean, irailaren 21ean, 22an eta 23an berriro aterako dira piketeak kalera, patronalak bere jarrera alda dezan.

Mobilizazio aro honek protestak ekarriko ditu Aiaraldera. Lehenengo egunean 05:00etan Tubos Reunidos enpresan elkartuko dira piketeak eta gero Laudioko industriagunera joko dute. 11:00etan, aldiz, Laudioko herriko plazan hasiko da manifestazioa.

Hurrengo egunean Amurrioko Castinox enpresako atean abiatuko dute jarduera piketeek eta gero udalerriko industriagunetan arituko dira. 11:00etan Juan de Urrutia plazan hasiko da manifestazioa. Hirugarren greba egunean, ordea, Gasteizen zentratuko dira piketeak.

ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuen aurtengo bigarren greba deialdia da hau. Sektoreko zenbait hobekuntza aldarrikatu zituzten aurreko deialdietan: prekarizazio prozesua gelditzea, lan istripuen aurkako neurriak hartzea, 14 ordainsarietan banatutako 1.400 euroko gutxieneko soldata edota KPIren igoera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide