ARGAZKIAK

Greba mugagabea abiatu dute Suberberriak kateko langileek, erabateko jarraipenarekin

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ira. 16a, 16:45

Gaur hasi dute Superberriak kateko langileek 70 kaleratzeen aurkako greba mugagabea. Jarraipena erabatekoa ari da izaten, eta saltokiak itxita mantendu dituzte. Gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Laudion.

Superberriak kateko zuzendaritzak ez du Enplegua Erregulatzeko Espedientea kendu eta, astelehenean iragarri bezala, greba mugagabera jo dute beharginek. Enpresak saltoki guztiak itxi eta 70 langile baino gehiago kaleratzeko asmoa du. Izan ere Superberriak kateko lau saltokiez gain, jabeek beste bi entitate ere disolbatu nahi dituzte: Roxima 2020 SL.-n (Barakaldoko BM Shop denda kudeatzen duen entitatea) eta Grupo Basele S.L; 90 langile inguru kalean utziz. 

Gaur goizean abiatu dute greba mugagabea kateko saltoki guztietan egindako piketeekin. Jarraipena erabatekoa izaten ari da, langileen ordezkariek jakinarazi dutenez, eta pertsiana jaitsita hasi dute eguna denda guztiek.

Kaleratzeen aurkako manifestazioa egingo dute gaur, 18:30ean, Laudioko BM supermerkatutik abiatuta

Mobilizazioak

Gaur eguerdian egingo dute lehendabiziko mobilizazioa. Superberriak kateak Bilboko Alde Zaharrean duen BM supermerkatuaren aurrean elkartuko dira grebalariak, 12:30ean. 

Arratsaldean eskualdera ekarriko dute protesta berriro. Kaleratzeen aurkako manifestazioa egingo dute 18:30ean, Laudioko BM supermerkatutik abiatuta. Bihar, aldiz, Amurrion egingo dute mobilizazioa, 12:00etan supermerkatuaren aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide