Greba mugagabeko laugarren eguna bukatzear zela jakinarazi du Superberriak saltoki kateko zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientea erretiratuko duela. Langileek irailaren 16an abiatu zuten 70 kaleratze baino gehiagoren aurkako greba mugagabea.
Lau egunetako protesta eta mobilizazioek fruitua eman dute. Beharginek, Superberriakeko kaleratzeak ez ezik, enpresako sozietate guztietako kaleratzeak ekiditea lortu dute. Izan ere 90 lagunen lanpostua zegoen jokoan.
Adostutakoaren arabera, Uvesco konpainiak subrogatuko ditu Superberriakeko langile guztiak. Printzipioz, bihar grebak iraungo du, ezin izan dutelako abisua bidali bertan behera uzteko. Espedientea indargabetuta, negoziazio mahaia osatuko dute Superberriak supermerkatuetako zuzendaritzak, langileen ordezkariek eta Uvesco konpainiak. Gaur bete dute beharginek greba mugagabearen laugarren eguna.