AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 167. zenbakia

Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 07:00
Gai ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 167. zenbakia. Superberriak supermerkatu kateko langileek lortutako garaipena jaso dugu azalean, baina bestelako gai interesgarriak ere jorratzen ditu agerkariak.

Eskualdeko ohiko tokietan eskuratu daiteke honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 167. alea. Bart gauean  Superberriakeko langileek lortutako garaipena ekarri dugu azalera. Izan ere, beharginen borrokaren ondorioz, enpresako zuzendaritzak azken unean erretiratu zuen 90 langileren kaleratzea eragingo zuen Enplegua Erregulatzeko Espedientea.

Gai gehiago

Hamabostekariaren azken zenbakiak orotariko gaiak lantzen ditu. Adibidez, Aretako 'Etxe arrosa' eraikin famatuaren historiaren birpasa sakona. Duela gutxi fatxadari kolorea aldatu diote, eta Aiaraldea Komunikabidea hainbat bizilagunekin elkartu da etxebizitza blokearen iragana ezagutzeko.

Bestalde, Urduñan ospatutako I. Topaketa Multikulturalaren inguruko erreportajea ere aurkituko du irakurleak agerkariko orrien artean.

Izen propioak

Elkarrizketa ugari ere bildu ditugu Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 167. zenbakian. Besteak beste, hauek dira agerkariko protagonistak: Artziniegako taldean herri-kirolak praktikatzen dituen Naroa Yarritu; 'Crossfit' egokitua praktikatzen duen Oscar Acebedo laudioarra, Alaveseko filialean jokatzen hasi den Sarai Gandarias atezain gaztea eta Laura Guerrero argazkilaria.

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide