Gaurdanik irailaren 29ra arte irekita egongo da bozketa fasea UDARIKLIK udako argazki lehiaketan. Aiaraldea Komunikabideak antolatutako ekimenean 93 irudi jaso dituzte, orotarikoak: turismo paisaiak, eskualdeko toki ezagunak, maskoten argazkiak...
Aiaraldea.eus webguneko irakurleek erabakiko dute nortzuk diren lehiaketako irabazleak euren botoekin
Orain, Aiaraldea.eus webguneko irakurleek izango dute hitza, euren bozketen bitartez erabakiko baita nortzuk izango diren kategoria bakoitzeko garaileak -Aiaraldea eta Mundua-. Sariak dira Laudioko Fabrik tabernan 2 lagunentzako afaria, eta Ondarruko Arrigorri aterpetxean 2 lagunentzako gaua eta gosaria.
Bozkatzeko prozedura oso erraza da. Hemen sartu behar da eta hiru argazki hautatu behar dira. Gero, irudien azpian dagoen 'bozkatu' ikonoa sakatu behar da. Gailu elektroniko bakoitzak behin baino ezingo du botoa eman.