Aiaraldeko Argazki Lehiaketa bozketa fasearen azken txanpan sartu da eta esprinta garrantzitsua izango da. Izan ere, Aiaraldea eta Mundua kategorietan bost argazkik besteek baino boza gehiago jaso dituzte eta lehia estua dago euren artean irabazteko, aldaketa oso handia ez bada gertatzen azken egunean -bihar amaituko da bozkatzeko epea-.
Hain zuzen, eskualdeko sailean Gau bat Santa Marina mendi tontorrean eta Itxina ilargi betearekin irudiek 49 boto eskuratu dituzte eta berdinduta daude.
Munduan, ordea, badirudi garailea hiru argazkiren artean egongo dela. Lo eta lo lanak 163 lagunen oniritzia jaso du.

Paradisuan, aldiz, 156 lagunen botoak erakarri ditu.

Azkenik, Turkesa irudia 142 bozara heldu da.

Horiek dira, momentuz, argitaratutako 93 lanen artean interes gehien sortu dutenak. Jokoan dauden sariak dira Sariak dira Laudioko Fabrik tabernan 2 lagunentzako afaria, eta Ondarruko Arrigorri aterpetxean 2 lagunentzako gaua eta gosaria. Oraindik iritzia emateko aukera dago hemen.