Hainbat eraso informatiko jaso dituzte azken astean Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialek. Azkena Youtubeko kanalak jasotako erasoa izan da. Erasoaren ondorioz, kanalaren izena aldatu eta "Ethereum Update" izena du orain Aiaraldea Komunikabidearen profilak. Komunikabideaz kanpoko edukiak ere plazaratu dituzte bertan, eta YouTubek kanala "betiko" itxi berri du, "komunitateko gida-lerroak urratzeagatik". Horrez gain, Twitter kontuan ere sartu dira, eta kriptotxanponei buruzko txioak sareratzeari ekin diote.
Aste honetan bertan komunikabidearen Facebook profila ere hackeatu dute. Aiaraldea Komunikabideko lan-taldea egoera konpontzeko lanetan da uneotan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide