'Wikiasteburua' antolatu dute "ezagutza askea" sustatzeko Lantenoko landetxe batean, Mentxu Ramilo Araujoren eskutik

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 4a, 12:16

Ezagutza askea eta liburutegiari lotutako tailer ziklo ibiltaria egingo dute Aiaran eta Artziniegan. Urriaren 8an eta 9an Lantenoko landetxean 'wikiasteburua' egingo dute zenbait jarduerarekin.

Urriaren 4tik 9ra luzatuko dira 'Liburutegiak eta ezagutza askea' izeneko jardunaldiak Aiaraldean. Zehazki, Aiaran eta Artziniegan gauzatuko dira tailerrak, eta gaiari ertz anitzetatik helduko diote. Formatu ugari tartekatuko dituzte, hala nola hitzaldia, topaketa edota tailerra. Saio gehienak Mentxu Ramilo Araujok gidatuko ditu, Wikiemakumeok proiektuko bultzatzaile eta wikilariak. 

Ezagutza askea eta liburutegiari lotutako tailer ziklo ibiltaria egingo dute Aiaran eta Artziniegan. Besteak beste, 'Wikitakes Aiaraldea' ekimena prestatu dute

Gaur hasiko jardunaldiak "Zer egin dezaket ezagutza askearen alde?" solasaldiarekin, eta urriaren 8an jarraituko dute Lantenoko Garabillla landetxean "Wikiasteburua: askeago izateko ezagutza eta jitea" izenburupean. Hala, asteburu osorako egitaraua prestatu dute: larunbatean 10:00etatik 14:00etara 'Wikimedia Unibertserora eta wikipedian genero arrakala murrizteko ekimenetara hurbilpena' jorratuko dute, eta arratsaldean 'Wikitakes Aiaraldea' gauzatuko dute. 

Igandean, berriz, wikipedian editatzeko gakoak partekatuko dituzte goiz osoan zehar. Izen-ematea zabalik dago, eta mentxuramilo@wikimedia.es helbidera mezua bidali beharko dute interesdunek. 

Azaroaren 22an bukatuko dira jardunaldiak, Artzinigeako liburutegian wikipedian editatzeko tailer batekin. 16:00etatik 18.00etara izango da ekintza hori eta apuntatzeko liburutegira bertaratuko beharko dira herritarrak. "Jarduerak gazteleraz izango dira, tailerrean gaztelaniaz eta euskaraz editatzeko aukerarekin", azpimarratu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide