AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 168. zenbakia

Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 07:00
Gai ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 168. zenbakia. Soziolinguistika klusterrak argitaratutako datu kezkagarriak jaso ditugu azalean: Euskararen kale erabilerak behera egin du, salbuespenak dauden arren.

Eskualdeko ohiko tokietan eskuratu daiteke honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 168. alea. Soziolinguistika klusterrak argitaratutako azken kale neurketako datu kezkagarriak jaso ditugu azalean, baita irakurleak infografia ugarirekin batera orrietan aurkituko duen erreportaje zabalean.

Bestelako gaiak ere jorratu ditugu azken hamabostekarian. Horien artean, ingurumenari lotutako gaiak dira nagusi: Urduñako tximeleta populazio aberatsaren inguruko erreportajea eta Xabier Ramos okondoar natura-argazkilariari egindako elkarrizketak.

Elkarrizketa gehiago

Naroa Rey Gotxi diseinatzaile artziniegarrarekin elkartu gara ere zenbaki berria osatzeko. Moda irakasle da Rey eta bere ikasleekin batera Erdi Aroan inspiratutako jantzien erakusketa prestatu du Artziniega Museoan.

Irakurleak Arietta Ruiz amazona gazteari egindako elkarrizketa ere aurkituko du agerkariko orrien artean. Ruizek zilarrezko domina eskuratu zuen Espainiako hezte klasikoko txapelketan, Esferico zaldiarekin batera.

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide