Faktoriako bulegoek ohiko ordutegiari eutsi diote gaurkoan ere. Izan ere, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek uko egin diote -urtero bezala- Hispanitate Eguna ospatzeari, berezko egutegiaren aldeko apustua berretsita.
Faktoriak berak ere eguneroko jarduna mantenduko du gaurkoan. Arratsaldean 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik espazioa, baita kantina zerbitzua ere. Horrez gain, programazio kulturalak eta sozialak ere ez du hutsik egingo: Bor-Bor elkarteak Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko tribial digitala aurkeztuko du 18:00etan eta 19:30etan asteroko pilates saioa.
Euskal egutegi propioa
Espainiako Estatuko jai egun nazionala da Hispanitatearen Eguna, eta oso egun polemikoa izan da betidanik, Amerikako kolonizazioa ospatzeko baliatu izan delako. Hain zuzen, garai batean “Espainiako Arrazaren Eguna” zen jaiaren izendapen ofiziala.
Gauzak horrela, jai egun arrotzat jotzen diren egunak bestelako jai egun batzuengatik ordezkatzeko erabakia hartu izan du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak.
Aiaraldean zein Euskal Herri luze zabalean ere, beste kooperatiba eta elkarte askok ere lan eguna dute gaurkoa; euskal egutegi propioaren aldeko hautua aldarrikatuz.
10 urte hauetan argi izan dugun gauzetako bat da egutegiaren inguruko erabakiak ere kooperatibaren ardura direla.
— Talaios Kooperatiba (@TalaiosKoop) October 12, 2022
Zer ospatu guk erabakitzen dugu, kolektiboki.#Burujabetzak #U12EzDuguOspatzen #TALA10S pic.twitter.com/88bKQEQecB
LAN EGUNA
— izarkom (@izarkom) October 12, 2022
Izarkomen ez ditugu zapalkuntzekin zerikusia duten egunak ospatzen eta beraz gaur lan eguna dugu.
Egun aproposa tartetxo bat hartu eta BAZKIDE egiteko ezta?
Erraz-erraza da, galdetegia bete eta listo!https://t.co/8zRJ1Y5Gxu
Eta behar baduzu, deitu
943 569 214 pic.twitter.com/s8gInE9QFV
Ez, urriaren 12an #EzDuguEzerOspatzeko
— LAB Aiara (@LABaiara) October 12, 2022
No tenemos nada que celebrar
Laudioko egoitza zabalik dugu, ohiko ordutegi eta lan jarduerarekin
Inposatutako jai egunei planto!
https://t.co/d5FOLeVkAG… pic.twitter.com/bgpaEh1cXP
Urriak 12: ezer ez ospatzeko. @ELAsindikatua|lo lokalak irekita egongo dira.
— ELAIbaizabal-Nerbioi (@ELAIbaizNerbioi) October 11, 2022
12 de octubre: nada q celebrar. Los locales del sindicato ELA estarán abiertos. pic.twitter.com/MGrN545oSJ