"Metaleko edo Tubacexeko grebengatik, borroka eginez garaitu daitekeela frogatzen dutenak". Esaldi horrekin omendu ditu Los Chikos del Maiz bikoteak Tubacexeko grebalariak. Nomadas abestiaren hitzetan egin diete aitortza Aiaraldeko langileei. Aurki kaleratuko duten Yes, future disko berriko bigarren aurrerapen kanta da honakoa, Ecos de un futuro pasado kantaren atzetik.
Itxaropenari egindako kanta da Nomadas. Hori dela eta, 150 kaleratzeren aurka 238 egunez luzatu zen Tubacexeko borroka historikoa ekarri dute gogora. Grebak iraun bitartean ere bikote valentziarrak hainbat elkartasun ekimen babestu zituen Aiaraldeko grebalarien alde. Esaterako, erresistentzia kutxan ekarpena egitea eskatu zieten euren jarraitzaileei. Horrez gain, elkartasun zozketa bat ere antolatu zuten, etekin ekonomiko guztia greba babestera bideratuz:
Hemos montado una rifa solidaria para la caja de resistencia de @tubace_xen. Colabora con un bono solidario de 8€ y participa en el sorteo de un lote con cami, cd's, libros.. Dale:https://t.co/2CcAnURmNm pic.twitter.com/fgIGb88J2I
— Los Chikos del Maíz (@chikosdelmaiz) June 11, 2021
Ez da hori Nomadak abestian Euskal Herriari egindako erreferentzia bakarra; Altsasuko gazteei ere egin diete keinua, besteak beste.