LABen arabera, greba mugagabeari esker mantendu dituzte Superberriakeko lanpostu guztiak

Jone Gartzia Gerra 2022ko urr. 21a, 15:00

Irailean Superberriakeko langileek greba mugagabea egin zuten eta herritarren babesa jaso zuten. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak oharra kaleratu du zuzendaritzaren jarrera gaitzetsi eta borroka babestu duten guztiei eskerrak emateko.

Superberriakeko langileak lanera itzuli ziren atzo, ostegunean, akordioa erdietsi eta ia astebetera. Amurrioko, Laudioko, Ugaoko eta Bilboko Alde Zaharreko lau dendak berriz ireki dituzte BM Urban izenarekin, Superberriakeko langile guztiak subrogatuta. “Hau ezin da egunero esan, eta horretaz harro egon behar dugu”, adierazi du LAB sindikatuak ohar bidez. Langileak BM katearen jabe den Uvesco taldearen DISU markaren barruan sartuko dira, “bakoitzari dagokion paktu eta herrialde-hitzarmen sektorialarekin”.

LABek ohar bidez gaitzetsi du Superberriakeko zuzendaritzaren jarrera negoziazioek iraun duten bitartean. Adierazi duenaren arabera, “gezurretan eta manipulatzen ibili dira, eta langileak eta bezeroak engainatzen saiatu dira, baita 70 langile baino gehiagoren lanpostuak arriskuan jarriz ere”. Sindikatuaren ustez, enpresaren zuzendaritzak “ez du konpromisorik ez errespeturik izan bere langileekin”.

Langileak beren eskubideak aldarrikatzen egon diren hiru urte hauetan supermerkatuaren zuzendaritzak “jarrera guztiz autoritarioa eta errespetugabea” izan duela salatu du LABek, bai langileen ordezkariekiko eta baita plantillaren zati handi batetiko ere.

Horren aurrean, “batasuna, antolaketa eta borroka” defendatu ditu sindikatuak, eta eskerrak eman nahi izan dizkie langileen borroka babestu duten guztiei. Azpimarratu du greba mugagabea eta langileen borroka izan direla garaipenaren gakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide