Banatzaile lanetan arituko den pertsona baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Besteak beste, Aiaraldea Komunikabideak argitaratutako hamabostekari eta udako eta neguko aldizkariak edota Komunikak ekoiztutako argitalpenak banatzea izango da lanpostuaren zeregin nagusia.
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek azaroaren 2a (asteazkena) baino lehen jarri beharko dira harremanetan Kooperatibako Kudeatzailearekin, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera zein 688 63 53 66 zenbakira idatziz edo deituz.
Funtzio nagusiak
- Aiaraldea Hemen egunkariaren banaketa eta banatzaile boluntarioen kudeaketa.
- 2 asteko kadentziarekin errepikatzen den banaketa da, osteguna-ostirala bitartean egiten dena.
- Uztaila eta abuztuan ez da banaketarik egiten.
- Aiaraldea Komunikabide Faktoriak ekoitzitako uda eta neguko argitalpenen banaketa. Abuztuan eta abenduan egun zehatz batzuetan egindako banaketa da.
- Urduñako Udal Aldizkariaren (Zikoina) banaketa. Hilabetan behin egiten den banaketa da. Hilabeteko azken asteko ostegun eta ostiralak hartzen ditu. Abuztuan ez da banaketarik egiten.
Noizean behin, aldiro, banatzaileak beste banaketa batzuk egin behar ditu:
- Arakaldoko Udal Aldizkariaren banaketa: Uztailaren bigarren astean eta abenduko bigarren astean.
- Enkarteak: Aldizkarietan gehigarriren bat edo ensobratu behar izatekotan.
Eskatzen da
- Banaketa egunetan goizez lan egiteko gaitasuna.
- Gida baimena eta kotxe propioa izatea (furgoneta izatea ez da beharrezkoa).
- Jendearekin harremantzeko eta Kooperatibaren aurpegi izateko gaitasuna.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- %33ko lanaldia. Urtean 595 ordu. Hilabetean 49.5 ordu.
- Lan orduak ez dira homogeneoki banatzen, hau da, hilean egun puntual batzuetan (ohikoan 6 egunetan) pilatzen dira.
- Lanaldia osatzeko aukera dago Kooperatibak eskainiko duen garbitzaile lanpostua baliatuz.
- Eskainitako lanaldiarentzat urteko soldata 7.000€-koa da, 14 pagatan banatutakoa. 500€/hilabetero.
- Oporrak: 23 egun urtean eta nahi denean hartzeko 2 egun.
- Beharrezko banaketak egiten direla ziurtatzeko, banatzaileak oporrak hartu ezin ditzakeen une zehatz batzuk finkatuko dira, horiek aldez aurretik banatzailearekin kontrastatuko direlarik.