Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatuak greba deitu dute biharko -bakoitzak bere aldetik-. Edonola ere, eskualdean IAk baino ez dauka ordezkaritzarik eta iragarri dutenez, mobilizaziora batzen diren gazteak Bilbora bideratuko dituzte. Manifestazioa 12:00etan hasiko da Plaza Eliptikotik. Horretarako, bi hitzordu prestatu dituzte; Amurrion 10:20an Zaraobe Institutuko atean eta Laudion 10:50ean tren geltokian.
Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakeko kide batek azaldu dio Aiaraldea Komuinikabideari urriaren 11n hasi zirela grebaren aurkezpena egiten Laudio Ikastolan eta Zaraobe Institutuan. Handik aurrera batzar irekietan landu zuten mobilizazioaren edukia eta Laudio Institutuan ere bilera deitu zuten.
Biharko mobilizaziora begira, eserialdia egin dute ere Zaraobe Institutuan, "normaltasuna apurtzeko eta ikasleariaren kritikotasuna sustatzeko".
#U27IkasleGreba | Gaur Amurrioko Zaraobe ikastetxean patioaren ostean klasera joan beharrean, elkartu gara eta eserialdi bat egin dugu ikastetxeen eta hezkuntzaren normalitatearekin apurtzeko!
— Aiaraldeko IA (@AiaraldekoIA) October 25, 2022
URRIAK 27 IKASLEOK GREBARA!! pic.twitter.com/gPAKJCoKfr
Segregazioa eta elitizazioa
Ikasle Abertzaleak Eusko Legebiltzarreko gehiengoak adostutako Lege Hezkuntza berriaren kontra egingo du bat grebarekin. Izan ere, erakundearen aburuz, segregazioan sakonduko du erreformak -sindikatuak azpiarratu du Espainiar estatuko segregazio maila handiena duela EAEk- eta elitizazioa biderkatu. Euren ustez, aldaketaren helburuetako bat da goi mailako trebakuntza garestitzea eta ikasleak ahalik eta lasterren langile bilakatzea.
Halaber, murrizketek bitarteko gutxien dituzten ikasleak bete-betean jotzen dituztela salatu dute, arrakala digitala handituta eta goi mailako trebakuntzara heltzea gero eta zailago bilakatuta.