AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 170. zenbakia

Erredakzioa 2022ko aza. 10a, 06:00

Raisa Alava da hamabostekariko protagonista. / Aiaraldea.eus

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 170. zenbakia. Honako honetan Frantziako Tourreko afixa ofiziala egin duen Raisa Alava artista ekarri dugu azalera.

Eskualdeko ohiko tokietan eskuratu daiteke honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 170. zenbakia. Raisa Alava ilustratzaile amurrioarra da azken zenbakiko azaleko protagonista nagusia. Artista gazteak Frantziako Tourreko afixa ofiziala diseinatu du, eta bere ibilbide artistikoko "mugarritzat" jo du. Kartelaren diseinuaren atzean dagoen lanaz eta esku artean dituen gainerako proiektuez mintzatu da gurekin.

Ez da hori agerkarian landu dugun gai bakarra. Besteak beste, kirol elektronikoen (Esports) klub batean lan egiten duen Uxue Tomerekin ere elkartu gara. Industriak azken urteetan izandako bilakaera azaldu du elkarrizketan.

Kirol edukiekin jarraituz, Iñigo Uria txirrindulari gazteari ere egin diogu elkarrizketa. Txekiar Errepublikan izan da kirolari gaztea, ziklo-kroseko Munduko Kopan lehiatzen.

Hauek, eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide