Aiarako Erakusleiho Lehiaketak IX. edizioa du aurten. Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioak, AEKOk, antolatu du, Aiarako Kuadrillaren babesarekin.
Kuadrillako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek parte har dezakete, betiere teknikoki balioetsi daitekeen erakusleiho bat baldin badute, izan barrukoa zein kanpokoa.
Izen-ematea doakoa da eta gaia librea, baldintza bakarrarekin: establezimenduan saldu ohi dituzten artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Lehiaketan izena emateko epea azaroaren 18ra bitarte egongo da zabalik.
Interesdunek eskualdeko merkatarien elkarteen bulegoetara (AEME, APYMCA eta APILL) Laudioko Merkataritza Bulego Teknikora (94 672 28 01) edo Zabaia Landa Garapenerako Agentziara jo beharko dute.