Bizilagunak ekimenaren edizio berria egin zuten igandean Araban eta, Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 1.000 lagun baino gehiago batu ziren. Egitasmoaren muina datza jatorri anitzeko herritarren arteko bazkariak antolatzean eta modu horretan muga kulturalak gainditzean, elkar ezagututa. Aurtengo leloa "Elkar Ezagutzearen onena" izan da eta bere helburua izan da aurreiritziak eta xenofobia zein arrazismoa gainditzea. Eskualdeari dagokionez, hiru herritan egin ziren bazkariak (Artziniegan, Amurrion eta Laudion), giro onean.
Argazkiak: Itziar Azurmendi eta Aimar Gutierrez