Indarkeria matxistaren forma oro salatu duzte Aiaraldeko herri guztietan egindako elkarretaratze eta manifestazioetan. HAinbat herritan umeentzako jarduerak ere prestatu dituzte eta Altzarrate Kirol Elkarteak esku moreak oparitu dizkie eskualdeko hainbat udali.
Irakurritako zenbait adierazpenetan, mugimendu feministako kideek indarkeria instituzionala salatu dute, baita lanekoa, etxekoa eta heteroaraua urratzeagatik pairatzen dutena ere.
Horren aurrean borroka komunak martxan jarri behar direla aldarrikatu dute eta bide horretan gizonak ere interpelatu dituzte: "Utzi erasotzaile eta konplize izateari. Azaleko diskurtsoek ez dute balio praktikan ezer ez bada aldatzen".
Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eraginkorrenak "autodefentsa feminista" eta "antolakuntza feminista" direla ere aldarrikatu dute ozen.
Argazkiak: Allende Solaun, Aimar Gutierrez, Naroa Ugarte, Jone Garcia, Naiara Otaola, Samuel Pasandin, Irene Vadillo, Aitor Aspuru