Igande honetan erabakiko da Bilbon -azken finalaurrekoan- nortzuk osatuko duten 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Finalerdiak bi itzulitara jokatzen dira, eta bi saioetan puntu gehien lortzen duten bertsolariak taularatuko dira abenduaren 18an Iruñean jokatuko den azken saioan. Bertan batuko zaie Maialen Lujanbio, aurreko txapelketa irabazteagatik finalera zuzenean sailkatua. Gainontzeko 7 bertsolariak nortzuk diren abenduaren 3an jakingo da, Bilboko saioaren ondotik.
Abenduaren 3an, Bilbon, erabakiko dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalistak
Finalerdietako bigarren itzulia Amurrion hasi zen, azaroaren 19an; eta abenduaren 3an bukatuko da Bilbon. Hortik finalera bi asteko atsedenaldia hartuko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak.
Komunikabideetan jarraipen zabala izan du 4 urtean behin antolatzen den ekimenak. Bertsoa.eus webgunean eta Bertsozale.eus atarian daude bertsoaldi, sailkapen eta nondik norako guztiak, Amurrioko saiokoak barne.