DATUAK

Duela 6 urte baino 564 euro gehiago ordaintzen dira orain Aiaraldean urteko etxe baten alokairu berri bategatik

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 5a, 07:00

1.178 alokairu fidantza daude indarrean eskualdean.

Laudion daude alokairu berri garestienak bataz beste, eta Urduñan merkeenak.

1.178 alokairu fidantza daude indarrean Aiaraldeko 8 udalerritan (Amurrion, Arakaldon, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon eta Urduñan). 519 eurokoa da alokairuen hileroko bataz besteko errenta, 6,5 eurokoa metro karratu bakoitzeko.

Datu horiek jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzaren Alokairu-merkatuaren Estatistikaren (AME) 2022ko 1. hiruhilekoko txostenak. Dokumentu horren arabera, EAEko hileko bataz besteko errenta 703,3 eurokoa da, eta Araban 627,3 eurokoa. Hau da, Aiaraldeko alokairuak bataz bestekotik nahiko behera daude, Donostialdean eta Bilbo Metropolitarrean pilatzen baitira errenta garestienak.

Aiaraldeari erreparatuz, Laudiok du errenta bataz besteko altuena, eta Urduñak baxuena:

Arrankudiaga-Zollo, Bilbo Metropolitarraren barruan

Arrankudiaga-Zollo, aldiz, Bilbo Metropolitarreko estatistikan sartuta dago, 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kategorian. Kategoriako horretako errentaren bataz bestekoa 631,1 eurokoa da. Hala ere, kontuan hartu behar da multzo horretan Bilbo inguruko beste hainbat udalerri ere sartzen direla, eta horrek eragin nabarmena izan dezakeela bataz bestekoan. 

Duela 6 urte baino 47 euro gehiago hilabetero

Errenten bilakaerari lotutako ondorioak ere atera daitezke txosteneko datuei erreparatuta. Aurtengo lehen hiruhilekoan eginiko kontratuek 524,1 euroko errenta ezarri dute bataz beste. 2016an, aldiz, bataz besteko hori 476,8 eurokoa zen. Hau da, orain alokairuan sartzen den pertsona bat duela 6 urte baino 47 euro gehiago ordainduko ditu, bataz beste (564 euro urteko).

Urtez urte igotzen joan da kopurua: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide