Bihar hasiko da Durangoko Azokaren 57. edizioa, eta bihar amaituko da, hain zuzen, bertara joateko autobusetan izena emateko epea.
Landako gunera joateko autobus bana antolatu dute Laudio eta Amurrioko Udalek larunbaterako. Amurrioko autobusa 10:00etan aterako da Telefonicatik. Itzultzeko, aldiz, bi ordu egongo dira: 21:00etan eta 2:00etan. Kultur Etxean erosi daitezke txartelak.
Laudioko Autobusa 10:15ean aterako da Institutuaren paretik, eta 21:00etan itzuliko da. Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate zerbitzuan eskuratu beharko dira txartelak. Adinez txikikoak nagusi batek lagunduta egin beharko dute bidaia.