Suhiltzaileak, anbulantziak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira gaur arratsaldean (19:00ak aldera) Laudioko Ardantzazar kalera. Antza, kea ateratzen ikusi dute bertan dagoen garaje pribatu batetik (Laudio Institutuaren atzeko aldean dagoena).
Egoera bideratu dute berehala larrialdi zerbitzuek eta garajeen erabiltzaile batek azaldu dionez Aiaraldea Komunikabideari, kea sortu da pertsona batek olioa aldatu diolako bere ibilgailuari. Horren ondorioz sute txiki bat piztu da eta horrek sortu du kea.
Ertzaintzak, ordea, soilik zehaztu du norbaitek su-itzalgailua erabili duela garajeetan eta horrek sortu duela, antza, nahastea.