Hotel Orduña Plazako bi zirkuitu termal zozketatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak abenduaren 23an, 15:00etan. Irabazleek bainuetxeak dituen bainu teknikak probatu ahalko dituzte, ordubetez.
Alegia, sauna edota hidromasaje modu anitzak gozatuko dituzte onuradunek, gorputzaren hainbat ataletan. Amaitzeko, Arbietoko iturburuko uretan sartuko dira, bere ezaugarri osasungarriak baliatzeko.
Horrez gain, abagune eta aitzakia bikaina izango dute irabazleek Urduñako Foru plazan kokatuta dagoen XVIII. mendeko eraikina bisitatzeko. Eman izena zozketan hemen.