Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Aiaraldeko gazte euskaltzaleen topaketa, bihar Faktorian

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 16a, 16:33
Faktorian egingo dute topaketa. / Aiaraldea.eus

17:00etan hasiko da topaketa. Sarrera irekia eta doakoa izango da eta Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko jarraipena egingo du.

Gazte euskaltzaleen topaketa antolatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak biharko, ‘Guri bost?’ lemapean. 17:00etan izango da zita, Faktorian. 

Elkarrizketa batekin abiatuko dute jardunaldia. Etzigarriak proiektuko Ane Zugaza eta Gazte Euskaltzaleen Sareko Aitor Imaz igoko dira oholtzara, euren esperientzien berri emateko. Bideo proiektzioa eta mahaingurua egongo dira jarraian, eta bakarrizketa musikatuarekin emango diote amaiera arratsaldeari, Iholdi & Ibabe Baristainen eskutik. 

Hau izango egitaraua, orduz ordu:

16:50 // Harrera topaketako parte-hartzaileei
17:00 // Ongi etorria
17:05 // Euskal Herri mailako lau gonbidaturi elkarrizketa
17:45 // Publikoaren galderak
17:50 // Etzigarriak bideo laburra
18:00 // Mahaingurua taldetxoetan
18:30 // Mahai bakarraren bueltan: partekatu, eztabaidatu, proposatu,…
19:00 // Ibabe eta Iholdi Beristainen bakarrizketa musikatua
19:30 // Jan-edana, elkar ezagutu eta agurra

‘Guri bost?’ kanpaina

Topaketa iragartzeko, ‘Guri bost?’ bideo-kanpaina abiatu zuen Euskalgintza Kontseiluak duela zenbait aste, Euskaraldiaren erdian. Malen Atxa eta Goiatz Dutto musikari laudioarrak izan zituen bideagun horretarako. Euskarazko bi abesti ezagunen (Katedral bat eta Itzulera) gaztelerazko bertsioak grabatu zituzten musikariek, hala moduz. Modu horretan, hizkuntza hautuaren gaia jarri nahi izan zuten mahai gainean.

Zuzenean Aiaraldea.eus atarian

Aiaraldea komunikabideak topaketaren zuzeneko jarraipena egingo du. Horretarako, zuzenean emitituko du hasierako mahaingurua, Twitch zein Youtube kanaletan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide