Azoka goiza izan da Faktorian gaurkoan. Hain zuzen, Aiaraldeko emakume* sortzaileen bigarren azoka antolatu du Bor-bor feminismo ildoak, eta ekoizle ugari bertaratu dira. Iaz egin zuten lehenbizikoz ekimena, eta 12 kidek hartu zuten parte euren postua jarrita. Aurten, baina 17 postu eskaera egon dira, eta 15 sortzaileren ekoizpenak egon dira erakusgai eta salgai Faktorian atondutako guneetan. Hauek izan dira euren jarduna plazaratu duten sortzaileak:
- Tanta atelier
- Hiru
- Sorpresa opariak
- Kuttun Art
- Leike
- Sara Najera
- Maied Urrutia Parra
- Adur (Nieves Parra)
- Ene kreazioak
- Kreagune
- Sonia Ruiz de Arkaute
- Miren Zubiaga
- Carlota del Hoyo
- Esther Martin
- La harta (Lara Lozano)
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egin du zenbait sortzaile elkarrizketatuta.