25 pertsonek hartu dute parte Bertsolari Txapelketa Nagusia dela eta Aiaraldea Komunikabideak eginiko porran. Atzo jokatu zen finala Iruñean, eta Maialen Lujanbio Zugastik jantzi zuen txapela.
Porrako irabazlea
Berez, parte hartzaile batek ere ez du klasifikazio osoa asmatu, baina horietako bostek jarri zuten txapelduna eta txapeldunordea Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango zirela, hurrenez hurren: Irati Mendiguren Cosgayak, Maider Urtaranek, Nuria Camisonek, Naiara Otaolak eta Eukene Gazteluk.
Azken bi horiek zehaztu zuten Aitor Mendiluze hirugarren geratuko zela. Horrez gain, Eukene Gazteluk ipini zuen azken postua Joanes Illarregirentzat izango zela. Naiarak Otaola Gonzalezek, bere, aldetik, bi postu gehiago igarri zituen: Beñat Gaztelumendi 6. geratuko zela eta Nerea Ibarzabal, aldiz, zazpigarren.
Gauzak hala, Okondoko bizilaguna izan da gehien asmatu duena eta, ondorioz, berak jasoko du Aiaraldea Komunikabidearen opari sorpresa.