Laudion dago Aiarako Kuadrillako erakusleihorik onena

Jone Gartzia Gerra 2022ko abe. 22a, 16:50

Perfumería Irustak jaso du Aiarako IX. Erakusleiho Lehiaketaren saria eta Laudioko XXIX. Erakusleiho Txapelketakoa. Atzo egin zuten sari banaketa jaia Artziniega Museoan.

Atzo banatu zituzten Aiarako eta Laudioko erakusleiho onenen sariak Artziniegako Museo Etnografikoan. Laudioko Perfumería Irustari eman zioten Aiarako IX. Erakusleiho Lehiaketaren saria eta Laudioko lehiaketan epaimahai teknikoarena ere eskuratu zuen.

AEKOk antolatutako Aiaraldeko IX. Erakuslehio Lehiaketan, Permufería Irustaren atzetik Amurrioko Burutxaga harategia eta Artziniegako Casa Taida sailkatu ziren.

Aiarako onena Taberna Antojo izan zen eta Okondokoa Farmacia Okondo. Gainera, AENKOMER-ek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresen elkarteak, 150 euro eman zizkion Laudioko La Casa de Resari erakusleiho deigarriena izateagatik.

Laudioko XXIX. Erakuslehio Lehiaketa

Laudioko sariketan ere Perfumería Irusta izan zen epaimahai teknikoaren erakusleiho gogokoena. Bere ostean sailkatu ziren, hurrenez hurren, Kukuma, Aldama Arrandegia, La Casa de Resa eta Lur Natur Denda. Erakusleiho berri onenaren aipamena, ostera, Ez&Bai-k jaso zuen.

APILLek antolatutako Laudioko txapelketan, epaimahai teknikoak ez ezik, herritarrek ere izan dute botoa emateko aukera. Monai arropa-denda izan da herritarren artean gogokoena, La Casa de Resa eta Lur Natur Dendaren aurretik. Euskarazko erakusleiho onenaren saria, aldiz, Lur Natur Dendak eskuratu zuen. Erakusleiho guztiak APILLen webgunean ikusi daitezke.

404 pertsonak eman zuten botoa Laudio Berrikusi aplikazioaren bitartez eta, horri esker, bi zozketatan hartu zuten parte. Mari Carmen Medinillak 100 euroko erosketa-txekea lortu du eta Idoia Sautuak 50 eurokoa. Sari anitzeko 10 sorta ere zozkatuko dituzte eta baita Gabonetako bi otzara eta 50 euroko bale bana ere, aplikazio beraren bidez Laudioko erakusleiho guztiak bisitatzen dituztenen artean. Gaur amaitzen da ginkana osatzeko epea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide