Gabonetako lagunen arteko txapelketak eskualdeko kirolguneak ari dira betetzen

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 27a, 14:25

Gaur hasi da Hego Euskal Herriko saskibaloiko junior selekzioen txapelketa Granja kiroldegian, baina Amurrion, Urduñan eta Laudion ere daude torneoak.

Gaur goizean Laudioko Granja Kiroldegian hasi da Hego Euskal Herriko saskibaloiko junior selekzioen lagun arteko txapelketa (goiko argazkiak han egin dira). Arabako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko mutilak zein neskak lehiatuko dira gaur finalerdietan eta bihar finalean. 

Horrez gain, Sugarrak klubak bere talde guztiak aurkeztuko ditu bihar 17:30ean, bi finalen artean.

Zaraobeko Gabonetako Torneoa

Amurrioko Bañueta Kiroldegian Zaraobe Saskibaloi Taldeko Gabonetako Txapelketa abiatu zuten atzo. Arratsaldez jokatu zituzten lehenengo partidak, baina norgehiagokek ostiralera arte iraungo dute. Sugarrak, Balmaseda edota Araski ari dira parte hartzen lehiaketan eta kirol horretako jarraitzaileek eskaintza zabala izango dute.

Bedarbideren memoriala

Urduñan Bedarbide klubak ere saskibaloia jarriko du oporren erdigunean. Horretarako bi aukera emango ditu. Alde batetik, 'Saskibaloia guztiontzat' ekimena egongo da bihartik ostiralera arte, 11:00etatik 12:30ak bitartean, frontoian.

Horrez gain, Santi Zubi Memorialaren XI. edizioa jokatuko da bihar eta ostiralean, 17:00etatik aurrera. Zaraobe eta Sugarrak izango dira urduñarren aurkariak.

Futbol 8

Futbola nahiago dutenentzat, Vital Fundazioa Emakumezkoen Futbol 8 Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi San Martin zelaian. Haurrentzako eta kimuentzako hitzordua da eta hamabost klubek parte hartuko dute, Altzarrate euren artean. 09:00etatik 15:00ak arte jokatuko dira partidak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide