Renfek inbertsioak egingo ditu eskualdean trenak puntual heltzeko

Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 12:15

Tren zerbitzu eraginkorragoa lortu nahi dute neurri berriekin. / Aiaraldea.eus

Neurri horiek hartu ez ezik, komunak ere jarriko dituzte geltokietan.

Renfe eta ADIF enpresa publikoek inbertsio berriak egingo dituzte 2023an C-3 tren lerroan, tren zerbitzuak puntualtasunez funtzionatu dezaten. Baina, horrez gain, komunak instalatuko dituzte tren geltoki guztietan.

Hain zuzen, garraio publikoa puntuala izan dadin, ez-ohiko neurriak hartuko dituzte. Besteak beste, tren gidariei patinete elektrikoak erosiko dizkiete, unitateteen punta batetik bestera mugitzeko ahalik eta lasterren. 2024an baloratuko dute enpresek segurtasun langileentzako patineteak ere izatea.

Komunei dagokienez, tren geltoki guztietan egongo dira, ez soilik udalerri handien geltoki nagusietan. Hau da, Arakaldok edo Iñarratxuk ere izango dituzte. Printzipioz, azpiegitura horiek erabiltzeko beharrezkoa izango da tren txartela edo bonoa baliatzea. Aintzat hartuta hurrengo urtean doako bonoa indarrean egongo dela, erraza izango da komunak baliatzea.

Inbertsio horiek egingo dituztela jakinarazi dute Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdiek gaur, abenduaren 28an, Espainiako Gobernuko 2023ko aurrekontuen barruan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide