Twitchen zuzenean emititzeko ikastaroa eskainiko du ostiral honetan Aiaraldea Komunikabideak Faktorian, 11:00etan. Ikus-entzunezko plataforma horretan emititzeko oinarrizko ezagutzak partekatzea izango da saioaren helburua. Horretarako, software libreko OBS programa nola erabili irakatsiko dute.
Tailerra 13 urtetik gorako gazteei bideratua dago. Izen ematea doakoa da, baina aurretik egin behar da, hemen.
