Hedabide Kontseilua egingo du Aiaraldea Komunikabideak datorren igandean, urtarrilak 8, 18:30ean Faktorian. Bilera irekia izango da, eta bi helburu nagusi izango ditu: 2022an eginiko jardunaren balorazioa egitea eta 2023ko plangintza osatzen hastea.
Bilera presentziala izango den arren, aukera egongo da baita telematikoki jarraitzeko, Jitsi aplikazioaren bidez, lotura honetara konektatuz.
Galdetegia
Horrez gain, galdetegia osatu du Aiaraldea Komunikabideak, erabiltzaileen iritziak jasotzeko. Hemen bete daiteke.
