Errege Magoak eskualdera iritsiko dira bihar

Jone Gartzia Gerra 2023ko urt. 4a, 17:00

Haurrentzako jarduerak eta desfileak izango dira biharko ekintza nagusiak / Aiaraldea.eus

Errege Magoek Amurrio, Arespalditza, Artziniega, Laudio, Murga, Okondo, Orozko eta Urduña bisitatuko dituzte bihar arratsaldean. Eskualdean askotariko ekintzak antolatu dituzte etorrera ospatu eta harrera egiteko.

Bihar, urtarrilaren 5ean, Errege Magoak eskualdera iritsiko dira eta, urtero legez, herritarrek jarduera andana prestatu dituzte harrera egiteko.

Lehen ekintza Okondon izango da, 17:00etan frontoian. Ordu erdi geroago, 17:30ean, Amurrioko Udaletxean izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Aiaran, erregeez gain haurrak izango dira jaiaren erdigune; izan ere, disko festa eta Errege Magoen Txapelketa antolatu baitituzte Arespalditzan 17:30ean; eta magoa, disko dantza eta erregeen bisita Murgan, ordu berean.

Urduñan, aldiz, Zaldien Lagunen Elkarteak kabalkada antolatu du Zezen plazan, 18:00etan. Kideek jakinarazi dutenaren arabera, umeren bat gaixorik egonez gero, alfredo.i@aristos94.com helbide elektronikora idatzita erregeen bisita etxean jasotzeko aukera izango du.

Laudio izango da Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek eskualdean bisitatuko duten azken herria. Rakatapla elkarteak antolatuta, 19:00etan iritsiko dira herrigunera eta desfilea egingo dute. Ordu berean, gainera, Artziniegako Jasokundearen parrokian ere egongo dira hiru Errege Magoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide