AZKEN ORDUKOA

Hilik topatu dute desagertutako gizona, Orozkon

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 6a, 10:19
Helikopteroa mobilizatu dute bilaketarako. / Ertzaintza

77 urteko gizonezkoak asteazkenean adierazi zien larrialdi zerbitzuei bere autoa trabatuta geratu zela landa bide batean, Araba eta Bizkaia artean, baina kokapena zehaztu gabe. Orozkon aurkitu dute ibilgailua bart eta bere gorpua 13:00ak aldera.

Asteazkenean gauean abiatutako bilaketa operazioa albiste txarrekin amaitu da gaur 13:00ak aldera Orozkon. Izan ere, galdutako gizonezkoa hilik topatu dute Babes Zibileko kideek gune menditsu batean.

Asteazkenean gaueko ordu txikitan, 02:30ak aldera, 77 urteko gizonezko bat harremanetan jarri zen Ertzaintzarekin jakinarazteko ezbeharra izan zuela autoarekin landa bide batean, eta ibilgailua trabatuta geratu zela.

Gizonak ezin izan zuen azaldu non gertatu zitzaion istripua eta, gainera, autoa utzi eta etxe baten bila joan zen orientatu ahal izateko, baina geroztik larrialdi zerbitzuek ez dute bere berririk izan.

Orozkon topatu zuten atzo galdutako gizonezkoaren autoa eta gaur eguerdian bere gorpua agertu da

Hori dela eta, Ertzaintza BMW-318 urdin baten bila egon zen eta Orozkon topatu zuten atzo. Gaur goizean ekin diote berriz Orozkoko landa-bide batean desagertu zen gizona bilatzeko lanei.

Orozkon ibilgailua topatu arte, poliziak ez zekien nondik deitu zuen gizonezkoak. Hortaz, eremu oso zabalean egon dira lanean, besteak beste, Orozko, Laudio, Altube ingurua, Barazar, Okondo, Legutio eta Zigoitia arakatzen aritu dira. 

Gauean Bizkaiko Suhiltzaileak ere batu ziren bilaketara eta Gorbeiara jo zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide