Hainbat ekimen egin ditu Aiaraldeko GKSk urtarrilaren 28ko mobilizazioak sozializatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urt. 8a, 07:00

Hitzaldia, kontzertua eta futbito txapelketa antolatu dituzte Gabonetan. 

Hainbat jarduera antolatu ditu Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Gabonetan, datorren urtarrilean Bilbon eta Iruñan egingo dituzte mobilizazioak sozializatzeko. “Gazteon arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatzea” izango da manifestazio horien helburua, “politikari profesionalen influentziatik kanpo antolatzeko, eta enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean mobilizatzeko beharra azpimarratzeko”.

Hala azaldu zuten GKSko kideek abenduaren 29an Laudioko liburutegi zaharrean eginiko aurkezpenean. “Bertan, hainbat gazte elkartu ziren mobilizazioaren gakoak aztertzeko”, azaldu du gazte eragileak, “ondoren, Sorgin tabernan rap kontzertuak eskaini ziren. Bilbotik, Andomagu, Toni eta Goros; Gasteiztik, No te crew; eta Gipuzkoatik, Doce C izan ziren oholtzaren gainean”.

Elkartasun futbito txapelketa

Aste honetan, aldiz, kirola izan dute lanabez GKSko kideek. Elkartasun futbito txapelketa antolatu zuten irailaren 4 eta 5ean Amurrioko Zabaleko Ikastetxean. “Bertan zortzi taldek parte hartu zuten eta hamarnaka pertsona hurbildu ziren partiduak ikustera”, azaldu dute talde politiko sozialistako kideek. Talde bakoitzak 30 euro ordaindu behar zituen parte hartzeko eta, zehaztu dutenez, “udan poliziaren jazarpena pairatu zuten Amurrioko gazteen gastu judizialak ordaintzera” bideratuko dute bildutako diru guztia. 

Uztailean Ertzaintzak gazte bat atxilotu eta beste batzuk auziperatu zituen goizeko ordu txikietan jazotako gertakari batzuetan. GKSko kideek prentsaurrekoa egin zuten orduan, poliziaren jazarpena salatu eta gazteen absoluzioa eskatzeko: 

Argazkiak: Aiaraldeko GKS

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide