AIARALDEA HEMEN

Edukiz beteta dator Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 2023ko lehenengo zenbakia

Erredakzioa 2023ko urt. 18a, 06:30

Eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan eskuratu daiteke hamabostekaria. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehenengo zenbakia. Eduki interesgarriz jostia dator agerkaria: elkarrizketak, erreportajeak edota argazki galeriak, besteak beste.

Edukiz beteta dator Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko lehendabiziko zenbakia, 173. zenbakia alegia. Elkarrizketak, erreportajeak, albisteak, eskualdeko agenda edota herriz herrikako albisteak topatuko dituzte bertan irakurleek.

Azalean Elena Barker Urduñako DJa jaso dugu. Synthetika mugimendu gazteko kidea da bera, eta tekno musikan oinarritutako festa seguru eta anitzak antolatzea dute helburu. Ez da hori irakurleek agerkarian aurkituko duten elkarrizketa bakarra. Paula Urquijo dantzaria, Justino Arto pin bildumazalea edota Iñaki Carro Espainiako Ziklo-kros txapelduna dira hamabostekariko beste izen propioak

Bestelako edukiei dagokienez, Laudio Estudio 82 antzerki taldearen inguruko erreportaje sakona aurkituko du irakurleak 173. zenbaki honetan. Frankismoaren osteko Laudioko lehenengo antzerki taldea izan zen hura, eta garaiko argazki ugari bildu ditugu ere.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide