EGURALDIAREN JARRAIPENA

Elurra Aiaraldeko herriguneetara iritsi da, eta Altube zein Urduñako mendateak itxita daude

Erredakzioa 2023ko urt. 18a, 08:20

Urduñako tren geltokian gaur goizean eginiko argazkia. / Aiaraldea.eus

Alerta laranja aktibatuta dago elurteengatik, eta abisu horia prezipitazio iraunkorrengatik. Altube eta Urduñako mendateko bideak moztuta daude, eta Barrerillatik kateekin edo negu-gurpilekin soilik igaro daiteke.

Zurituta esnatu da gaur Aiaraldea. Elurra herriguneetarako jaitsi da, eta 300 eta 400 metroko altitudean erori daiteke gaurko egunean zehar. 

Larrialdi zerbitzuek alerta laranja aktibatu dute elurte arriskuagatik, eta abisu horia prezipitazio iraunkorrengatik. 

Mendateen egoera

Elurra eragina izaten ari da dagoeneko eskualdeko errepideetan. Altube eta Urduñako mendateko bideak moztuta daude, eta Barrerillatik kateekin edo negu-gurpilekin soilik igaro daiteke. Garateko gainan, aldiz, elurra ari du eta izotza dago, eta kontuz igaro behar da. Hemen ikusi daiteke mendateei buruzko informazio eguneratua.

Trafikoaren egoerari dagokionez, momentuz ez da aparteko gertakaririk jazo, Trafikoa.eus atariaren arabera.

Hemen ikusi daiteke eskualdeko errepide nagusien egoera zuzenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kameren bidez.

Albiste hau eguneratzen joango gara egunean zehar, eguraldiaren garapenari buruzko informazioarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide