Zer egin edozein arrazoirengatik trafiko egoeraren berri jakin nahi bada? 011 da telefono arreta zenbakia, baina badira beste zenbait bide ere. Horietako bi dira Internet bidez erraz kontsultatzekoak:
- Trafiko intzidentzien mapa
- Mendateen egoera
Modu horretan kontsulta daitezke, besteak beste, Aiaraldeko portu edo mendateen unean uneko egoerak:
Bestalde, bailaratik haragoko informazioa ere eskura daiteke modu errazean:
Ildo beretik, bideetako segurtasun kameren irudiak ere ikusi daitezke ondorengo webgunearen bidez:
- Hego Euskal Herriko errepideetako irudiak zuzenean ikusteko webgunea. Kamera ikurraren gainean klikatuta eguneratzen dira momentuko -edo duela denbora gutxiko- irudiak.
- AP-68 Orozko (Murueta)
- AP-68 Baranbio (Ziorraga)
