Elur ugari dago Aiaraldean, atzoz geroztik. Eguraldi iragarpenari jarraiki, tenperatura hotzek eta elur malutek hartu dute eskualdea. Horren adierazle dira bailarako paisaiak. Aiaraldea Komunikabideko irakurleek euren inguruko argazkiak bidali dizkigute erredakziora. Zure irudiak bidaltzeko idatzi erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, edo 688848152 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez). Horrez gain, sare sozialetatik ere jasoko ditugu argazkiak, mezu pribatu bidez (Facebook, Instagram edo Twitter plataformetan).
Argazkiak: Unai Etxebarria, Ortzi Arcas, Itziar Biguri, Nerea Mendia, Lamia Arcas, Uztai Largatxa, Fontso Larrazabal eta Jebi Vales