Iker Bilbao Aiarako suhiltzailea Patagoniako elur-jausi batean desagertu da eta hiltzat jo dute

Erredakzioa 2023ko urt. 22a, 06:00
Iker Bilbao, Euskadiko Suhiltzaileek zabaldutako artxibo irudi batean.

Amaia Agirre mendizalearekin batera zegoen eta biak desagertu dira Fitz Roy mendiaren inguruan. 

Bi mendizale euskaldun desagertu ziren ostegunean Argentinako Patagonian: Amaia Agirre eta Iker Bilbao. Fitz Roy menditik jeisten zeuden elur-jausi batek harrapatu zituenean. Hirugarren mendizale batek ihes egitea lortu zuen. 

Hiltzat jo dituzte bi mendizaleak. Larunbatean abiatuko zuten erreskatea, baina bertan behera utzi zuten azkenean, erreskateak abiatzeak erreskatatzaileen bizitzak arriskuan jarri ahal zituela baloratuta. Gauzak hala, bi mendizaleen gorpuak bertan geratuko dira.

Hiru mendizaleak profesionalak ziren eta federatuak zeuden. Iker Bilbao, gainera, suhiltzailea zen, eta Laudioko Suhiltzaileen Parkean egiten zuen lan, Abadiñon bizi zen arren. Hala jakinarazi dute Euskadiko Suhiltzaileek sare sozialetan.

3.405 metroko altuera du Fitz Roy tontorrak. Inguruko beste mendi batzuk baino baxuagoa den arren, nahiko arriskutsua kontsideratzen da, pareta ia bertikalak dituelako eta inguruko klima oso aldakorra delako, batit bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide