AIARALDEA HEMEN

Hezkuntza gehigarri bereziarekin, kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Erredakzioa 2023ko ots. 1a, 06:30

Hezkuntza gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakiak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 174. zenbakia. Erreportaje eta elkarrizketa interesgarri ugari ditu agerkariak, baita Aiaraldeko hezkuntza eskaintzari lotutako gehigarri berezia ere.

Kalean dago honez gero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Eduki interesgarri ugari jorratzen ditu, eskualdeko aktualitateari lotuak.

Oraingo honetan Autoglas-Glavista enpresako lan-gatazkari eskaini diogu azaleko irudia, eta baita gaiari buruzko erreportaje sakona ere. Izan ere, putre funts batek kolokan jarri du 240 langileren etorkizuna. Halaber, Guardian enpresak gatazka honetan duen erantzukizunaren inguruan ere hausnartu dugu.

Elkarrizketa interesgarriak ere ez dira faltako 174. zenbakian. Alde batetik, Amurrioko kintoekin elkartu gara, asteburuko ekintzak nola prestatu dituzten azal dezaten. Bestalde, Rosa Oyarzabal abokatua ere elkarrizketatu dugu; Oyarzabalek LGTB kolektiboaren eskubideen aldeko kasu garrantzitsu bat irabazi du Europako epaitegietan.

Hezkuntza gehigarria

Aiaraldea Hemen hamabostekariak 12 orriko gehigarri berezia dakar oraingoan. Ikastetxeak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurrematrikulazioan daude murgilduta. Gauzak hala, eskualdeko hezkuntza eskaintza jaso du Aiaraldea Komunikabideak gehigarrian, baita hezkuntza komunitatearekin lotutako zenbait eduki interesgarri ere.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide