2022ko amaieran plazaratu zuen ETS talde arabarrak zazpigarren diskoa: Guretzat. Banda eremu ezezagunetan murgildu da azken lanean; ohiko musika dantzagarria alde batera utzi eta bestelako melodietan zentratu da, pop generotik gertuago. Bidaia horretarako laguntzaileak ez zaizkie falta izan, Eñaut Elorrietak parte hartu baitu diskoan, beste batzuen artean.
Gauzak horrela, hamaika abestiz osatutako diskoa guztiz euskaraz sortu dute eta modu fisikoan eskuratzeko aukera emango du Aiaraldea Komunikabideak hurrengo astean, kopia bat zozkatuko baitu, otsailaren 10ean, hain zuzen. Parte hartu nahi izanez gero, eman izena hemen.