Kirol asteburua izango dute Berbalagunek hilabete amaieran. Izan ere, AEKk eta eskualdeko udalek sustatutako ekimenak txango bikoitzarekin agurtuko du otsaila. Hain zuzen, azken larunbatean Valdezcarayra eskiatzera joango dira; eta, hurrengo egunean, Sobroneko via ferrata egingo dute
Bi ekintzetarako plazak mugatuak direnez, izen-ematea lehenbailehen egiteko eskatu dute antolatzaileek. Interesdunek 607 673 744 zenbakira idatzi edo deitu beharko dute.
"Aurten ere Valdezcarayra joango gara, autobusa doan duzue. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du, edo bertan alokatu", zehaztu dute. Forfaiten prezioa ere aurreratu dute: 29€ balio ditu helduenak eta 20€ 11 urtetik beherakoenak. "Eskaitzeko ekipo osoa alokatzeak 20€ balio ditu", erantsi dute. Irteera 4 urtetik gorako edozein aiaraldearri zuzendua dago, "ikastaroak ere badaude eskiatzen ikasteko euskaraz, baina garaiz eskatu". Horretarako, eski estazioko webgunera jotzea gomendatu dute.
Horrez gain, otsailaren 26an, Sobronera joko dute via ferrata egitera: