Adifek, Espainiako burdinbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa publikoak, 5.767 metroko hesia berriztuko du Laudio eta Basauri arteko trenbidearen zazpi puntutan. Laudio, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga eta Basaurin egingo ditu jarduketak.
Enpresak jakinarazi duenez, hainbat itxitura jarriko dituzte kokapenaren arabera. Hirigunean, esaterako, 2,5 metroko hesiak jarriko dituzte hormigoizko hormarekin eta goiko aldean burdin hesi metalikoarekin. Hirigunetik kanpoko eremuetan, aldiz, sare-begi zurruneko hesia eta metalezko zutoinak jarriko dituzte.
Adifek berak azaldu duenez, hesiak jartzearekin batera, behar den lekuetan sastrakak garbituko dituzte, zangak egingo dituzte edo hustubideak jarriko dituzte. Lizitazio bidez egingo dituzte lanok eta 954.002 euroko kostua izango dute.
Enpresak adierazi du lan horien helburua segurtasun-baldintzak areagotzea dela, bai herritarrenak zein trenenak. "Okerreko igarotzeak” ekidin nahi dituzte horrela, zehaztu dutenez.